gu geu
Ekoiztetxe sortzaile bat gara, ikus-entzunezko sektorean esperientzia duten eta ideia propio eta desberdinak dituzten gazteek osatua. Komunikazioa egiteko beste modu batean sinesten dugu. Gure bezeroarekin batera lan egin nahi dugu, ekipo bakar bat bezala, azken finean helburua partekatzen dugulako.
Ekitaldiak, ikus-entzunezko ekoizpena eta diseinua, gure bezeroen ideia eta sormenezko proiektuak islatzeko, funtzionaltasunaren, sinpletasunaren eta xehetasun txikiak zaintzearen bidez.
Arreta berezia eskaintzen diegu Internetek gaur egun eskaintzen dizkigun aukerei. Kontua ez da grabatzea eta editatzea, baizik eta Interneterako edukiak sortzea, streaming bidez ematea edo 2.0 webguneetan elkarri eragitea.
Era guztietako bideo-ekoizpenak garatzen ditugu, gidoilaritzatik hasi eta azken postprodukziora arte, gaur egun bideo-edukiak gero eta beharrezkoagoak baitira enpresentzat. Internetera eta web 2.0ra zuzendutako komunikazio eta bideo produkzio zerbitzuak, hedabideetan eta bereziki Interneten egoteko modurik onena da.
Zure ekitaldia osorik kudeatzen dugu, ideia nagusiaren garapenetik hasi eta alderdi teknikoetaraino, hala nola jendearentzako eta bertaratuentzako arreta, emanaldiak eta jarduera paraleloak eta gertaera aurrera ateratzen lagunduko duten beste logistika-zerbitzu batzuk.